2012/04/30

Ederto barikuan!

Hamar bat pertsona bildu ginen barikuan antolatu gendun txalaparta tailerran.
Eguraldia gure alde ez egon arren, txalapartaren hotsak herri osora heldu ziren.
20:00ak aldera euskal preso eta iheslari politikoen aldeko kontzentraziñoan parte hartu gendun haien eskubideak defendatzeaz gain, euskal gazteriak egunero pairatzen dauen errepresioa salatzeko.
Mil esker gerturatu zineten guztioi!
Aupa zuek!!!

Argazki batzuk:






2012/04/20

Txalaparta tailerra + presoen aldeko kontzentra apirileko azken barikuan

Apirilaren 27rako UGAk txalaparta tailerra prestatu dau Antsonekoa plazan, txalaparta jotzen ikasteko aukera paregabea!
Tailerraren ostean, hileko azken bariku guztietan bezala, euskal preso eta iheslari politikoen egoera salatzeko eta Urdulizko herritarren babesa emoteko kontzentraziñoa egingo da metro geltoki ondoan.
Euskal gazteriak bizi dauen egoera ikusita, beharrezkoa ikusten dogu herriko gazteria gai honetan inplikatzea eta beraz, eraso hauek salatzea.
Kontzentraziñoa pasa ta gero ekitaldi labur bat egingo dogu "Gazte bat gehiago ez! Euskal gazteria aurrera!"lelopean euskal gazteriaren egoera zein dan azaltzeko.
Bukatzeko, triki poteo aldarrikatzailea egongo da Herriko Tabernatik abiatuta.

Animatu ta etorri!









2012/04/15

Bueltan gauz!

Aste santuan paroi txiki bat ein dogu arazo batzuk medio, baina bueltan gauz Urdulizko gazteria mugituz herria pizteko!

2012/04/02

Apirilaren 8an danok Iruñeara!

Orain dela 500 urte hondatu ziguten indarrez eta era bortitzean Nafarroako Erresuma, eta, 1937an, Gernika, euskaldunon askatasunaren ikurra deuseztatu zuten faxistek gorroto handiz. Sarraskiaren eta heriotzaren bidez beldurra eta etsipena sartu nahi izan zuten gure herriaren bihotzeraino. Baina mendeetako zapalkuntzak, ukazioak, sarraskiek, bortizkeriak eta errepresioak gure herriaren kemena eta askatasun egarria indartu bezterik ez dute egin eta, urte luzeetako erresistentzia eta borrokari esker, Euskal Herriak bizirik dirau, bere askatasuna berreskuratzeko prest.




1521 – 1937 – 2012 … independentzia! Urdulizko gazteak Iruñean izango gara!


(Autobusean apuntatzeko zerrenda Urdulizko Herriko Tabernan)

UGA azken barikuan

Martxoko azken barikuan, UGAk be euskal preso eta iheslari politikoekaz bat egin ta haien eskubideak defendatzera irten giñen kalera! Besarkada bero bat herritik urrun dauzen Gorka, Iñaki ta beste guztientzako!



Euskal preso eta iheslari politikoak etxera! Gazte bat gehiago ez!

2012/03/28

GAUR GREBA OROKORRA!

Azken urteetan krisi hitza gure egunerokotasunean sartu digute bankariek, enpresariek, politikoek eta abarrek. Pixkanaka-pixkanaka beraien krisia gure krisia bilakatzen dabiltza, soldatak jaitsiz, enpresa publikoak pribatizatuz, kaleratzeak merketuz…
Enpresariek eta bankuek egin duten espekulazioa larruz ordaindu behar dugu guk orain. Eta beraz, kapitalismoaren berfundazioaren bidez, krisia behin ere, gutxi batzuen interesei men eginez konpondu nahi dute, gazteak eta langileak miseria eta pobrezia gorrian utzita. 
Krisi deritzoten honen ondorioz gazteok gero eta latzago eta ilunago ikusten dugu gure etorkizuna. Politikariek lan erreforma berriarekin, batez ere, gure aukera gehienak suntsitu dituzte, jubilazioa luzatuz, soldatak murriztuz, praktika kontratuak luzatuz…
Jadanik milaka eta milaka dira krisi honek utzi dituen langabetuak, etxe hutsak gero eta gehiago dira…
Hau guztia ikusita, Urdulizko gazteok ez gara geldirik geratuko, guretzako ez dago aitzakiarik, kapitalismoa da honen erruduna eta horren kontra egitera goaz!
Argi daukagu, gutxi batzuen krisia dela eta gutxi horien aberastasunak gure miseria dakarrela. Gazteok nazkatuta gaude hau entzuteaz, esaldi hori akatzera goaz!
Horretarako Urdulizko gazteon greba komitea herri honetako gazte guztiei zabaltzen diegu, gurekin batera kalera ateratzera, mobilizatzera, haserretzera, antolatzera eta borrokatzera!
Ez zaitez etxean geratu, zure etorkizunaren jabe izan! Erabaki!





Martxoaren 29an, Urdulizko gazteak grebara goaz!






Mobilizaziotan be, parte hartzen dogu!









2012/03/20

Hilabete kulturala Urdulizen

Urdulizko Gazte Asanbladak hilabete kulturala antolatu dau martxorako. Bukaeran bagauz be, zapaturako dantza tailerrak, kontzertuak eta DJak izango doguz herrian danon artean primeran pasatzeaz gain, herriari bultzadatzo bat emoteko! Animatu ta erdu!
______________________________________________________