2012/08/27

Urdulizko jai alternatiboak!

Aurtengo jai batzordearen parte eza salatzeko eta jai herrikoiak defendatzeko Urdulizko Gazte Asanbladak 2012. Urdulizko jai herrikoiak antolatu ditu!
Jai batzordea udalaren esku dago eta honek hainbat ekintza egiterakoan udalaren "baimena" behar izatea dakar. Baimena behar ahal da herriko jaietan gune publikoak erabiltzeko? Eta kontzertu batzuk antolatzeko?  
Udal gobernuak jai batzordeanaren erabakitze eskubidea mugatzen du, haien gustuko gauzak onartuz ta besteak lekuz kanpo utziz. 
Ekonomiari dagokionez murrizketa ederrak egon dira aurten jai batzordean (Alkatearen soldatan ere egon ote dira...?) 
Bertsolari batzuk ekartzeko proposamenari ezezkoa eman zitzaion, garestia zelako eta dirurik ez zegoelako. Hori bai, sardinak egiten dituztenen bazkaria ordaintzeko (eta ez edozein bazkari...) dirua soberan dago.
Hamaika arrazoi ditugu jai batzordea herrikoia ez dela esateko, eta hau lehenbailen aldatzeko ditugun gogoak eta indarrak ere ugariak dira!
Bukatzeko, ez ditugu ahaztu nahi jai hauetan espainiar gobernuak  bi urduliztar bahituak dituela eta beraz, doakiela gure besarkadarik beroena! Lehenbailen gurekin nahi zaituztegu!
Lanean jarraitzeko asmoa dugu, Urdulizen alde, gazteon alde, jai herrikoien alde, nahi eta behar ditugulako! Hona hemen gure aurre egitaraua: 



Gora Urdulizko jaiek, gorri, more, berde eta euskaldunek! 

2012/07/23

Uztaileko akabuko barikua. Gazte borrokaz presoak kalera!

 Urdulizko gazteok bat egiten dogu Urdulizko Herrira mugimenduak uztailaren 27rako deitu dauen mobilizazioagaz. Urdulizko gazteok eraiki gure dogun etorkizuneko Euskal Herria, beste gauza askoren artean, euskal preso eta iheslari politiko bako Euskal Herri askea dalako. Beraz, dei egiten diegu herriko gazte orori barikuan 20:00retan metro geltoki ondoan egingo dan kontzentran parte hartu dezaten. 

2012/05/27

Ekainak 9 LZP/PTPren aurkako bizikletada!



Ekainaren 9 an AMALURRAREN ALDEKO bizikleta martxxa burutuko dugu PLENTZIA-


BARRIKA-SOPELA eta URDULIZKO gazteok. Bizikleta martxa Plentziako Ermitatze 


gaztetxearen sarreran izango du hasiera ekitaldia eta BARRIKA ETA SOPELA pasa 


ondoren URDULIZKO ANTSONEKOA PLAZAN eukiko dau bukaera.
GAZTEAK MUGITU,TXIKIZIOA GELDITU! PTP-RIK EZ!

GUZTION LAGUNTZA EZINBESTEKOA DA.

EGITARAUA:

11:00 BIZIKLETADAREN HASIERA EKITALDIA PLENTZIAKO ERMITATZE GAZTETXEAREN SARRERAN.
13:00 BUKAERA URDULIZKO ANTSONEKOA PLAZAN ETA EKITALDIA PTP-RIK EZ HERRI EKIMENAREN ESKUTIK.
13:30 TRIKI POTEOA ETA KALEJIRA HERRIKO TABERNETATIK.
15:00 HERRI BAZKARIA URDULIZKO ANTSONEKOA PLAZAN 8 EUROTAN (ASTE HONETAN ZEHAR ZEHAZTUKO DOGU ZEIN PUNTUTAN DAGOZAN TIKETAK SALGAI).
16:00 BERTSO SAIOA ENKARTERRIKO FINALISTEN ESKUTIK JON BARROCAL ETA AITOR URRUTIA.
17:30 GAZTETXEEN ALDEKO KALEJIRA ANIMATUA BATUKADAGAZ BATERA HERRIKO KALEETATIK.
19:00 BATUKADAGAZ BATERA POTEOA HERRIKO TABERNETATIK.
21:00 HERRI KROSA ABESTIAREN AURKEZPENA ANTSONEKOA PLAZAN.
21:30 KONTZERTUAK
.CHALWA BAND (IBERIAR PENINTSULAKO REGGAE TXAPELKETAREN IRABAZLEAK).
IRRINTZI TALDEAREN ERROMERIA.
Beraz gazte badakizu, ekainaren 9 an har ezak bizikleta naturaren alde!!!!!
GAZTEAK MUGITU TXIKIZIOA GELDITU!

2012/05/01

Lemoizko zentralera martxa! PTPrik ez!

Maiatzaren 12rako martxa bat antolatu dogu Urduliztik Lemoizko zentralera. Datozen bi hilabete hauetan, Uribe Kostan egin dituzten eta egin nahi dituzten basakeriak salatuko ditugu.
Amalurra zaintzea eta errespetatzea bizi garen guztion ardura dela uste dugu, eta gitxi batzuena guzti hau apurtzea dela dirudi...
Basakeri batzuk egin dituzte, baina beste asko eta asko proiektuan daude, hasi barik oraindik, eta gure helburua hauek guztiak berehala bertan bera uztea izango da.

Urdulizko gazteok argi diogu: PTPrik ez!



Maiatzak 1 langilearen eguna!



Aurtengo Maiatzaren Lehenak egoera ekonomikoarekin eta ofentsiba neoliberalarekin markatuta dator. Euskal gehinego sindikalak greba orokorra arrakastatsua deitu zuen eta gutxi barru Amaiur inguruan elkartu berri diren alderdi politikoek alternatiba sozioekonomikoa aurkeztuko dute.
Bitartean Espainiar Gobernuak gero eta eraso gehiago iragartzen ari da eta ez da amaierarik ikusten abian jarri berri duten ofentsiba honetan. Bitartean, euskal gehiengo sindikala baldintzatuta dago ELA sindikatuak hartu duen erabakia dela medio. Batasuna berreskuratzeko eta eskenatoki berri baten aldeko apustu garbia egiteko biderkatzen ari dira. Euskal Herrian denbora berria martxan ipintzen ari da eta egoera sozioekonomikoak independentziaren aldeko jarrerak gero eta ugariagoak izateko argudio gehiago agerian utzi du. 
LAB sindikatua

Urdulizko Gazte Asanblada Astrabuduatik Erandiora egin dan manifestaziñoan egon da: