2012/08/27

Urdulizko jai alternatiboak!

Aurtengo jai batzordearen parte eza salatzeko eta jai herrikoiak defendatzeko Urdulizko Gazte Asanbladak 2012. Urdulizko jai herrikoiak antolatu ditu!
Jai batzordea udalaren esku dago eta honek hainbat ekintza egiterakoan udalaren "baimena" behar izatea dakar. Baimena behar ahal da herriko jaietan gune publikoak erabiltzeko? Eta kontzertu batzuk antolatzeko?  
Udal gobernuak jai batzordeanaren erabakitze eskubidea mugatzen du, haien gustuko gauzak onartuz ta besteak lekuz kanpo utziz. 
Ekonomiari dagokionez murrizketa ederrak egon dira aurten jai batzordean (Alkatearen soldatan ere egon ote dira...?) 
Bertsolari batzuk ekartzeko proposamenari ezezkoa eman zitzaion, garestia zelako eta dirurik ez zegoelako. Hori bai, sardinak egiten dituztenen bazkaria ordaintzeko (eta ez edozein bazkari...) dirua soberan dago.
Hamaika arrazoi ditugu jai batzordea herrikoia ez dela esateko, eta hau lehenbailen aldatzeko ditugun gogoak eta indarrak ere ugariak dira!
Bukatzeko, ez ditugu ahaztu nahi jai hauetan espainiar gobernuak  bi urduliztar bahituak dituela eta beraz, doakiela gure besarkadarik beroena! Lehenbailen gurekin nahi zaituztegu!
Lanean jarraitzeko asmoa dugu, Urdulizen alde, gazteon alde, jai herrikoien alde, nahi eta behar ditugulako! Hona hemen gure aurre egitaraua: 



Gora Urdulizko jaiek, gorri, more, berde eta euskaldunek! 

No hay comentarios:

Publicar un comentario