2012/02/14

Urdulizko Gazte Asanblada abian da!!

Otsailaren 11rako deitu genuen asanblada irekiko emaitzak onak izan ziren. Urdulizko gazteriaren parte batek argi utzi dau Urduliz piztu behar dogula eta hori izango da gure helburuetako bat.
Argi dekogu Urdulizko gazteek dekoten jarrera pasiboagaz lehenbailen bukatu behar dogula.
Gure helburuak eta lan egiteko formak oraindik ez ditugu erabaki, horregatik, otsailaren 15 eta 16an Urdulizko Kultur Etxean egingo ditugun bileretan parte hartzera animatzen zaitugu. Danon artean, posiblea dalako!
Gazteak mugitu, herria piztu! 
Urdulizko Gazte Asanblada. U.G.A. 

2012/02/14

No hay comentarios:

Publicar un comentario