2012/02/15

Danon laguntzaz aurrera goaz!

12 bat lagun bildu gara gaur Urdulizko Kultur Etxean deitu dogun bileran gai bakarra lantzeko: Urdulizko gaztelekua.
 Pasadan barikuan Urdulizko udalak gazteekaz bilduko zala adierazi eban kartel batzuen bitartez. Nola ez, Urdulizko Gazte Asanbladak ez dau aukera hau pasatzen utziko eta gazteleku hau geure ikuspuntutik nola izan behar dan erabakitzeko biltzen ari gara. Orain arte atara doguzan emaitzak nahiko positiboak dira jendea lan egiteko gogoekaz datorrelako.
Bihar be arrastiko 18:00etan bilduko gara Urdulizko Kultur Etxean gaztelekuari buruz azken proposamenak jasotzeko. Barikuan, 16:30etan batuko gara Kultur Etxean danon artean udaleko bileran geure proiektua nola aurkeztuko dogun erabakitzeko ta 18:00 Urdulizko eskola zaharretara joango gara udalari geure proiektua aurkezteko.
Proeiktu hau aurrera eroateko danon laguntza behar dogu, beraz, bileretan parte hartzera animatzen zaitugu.
U.G.A

No hay comentarios:

Publicar un comentario