2012/02/16

Urdulizko Gazte Asanbladaren proposamena gazte lokalaren inguruan

Bukatu dogu gazte lokalaren inguruan aurkeztuko dogun proposamena. Bihar 16:30etan batuko gara Urdulizko Kultur Etxean gazte lokalaren proiektua nola azaldu erabakitzeko. Geure helburuetako bat gardentasunez lan egitea danez, hemen utziko dotzuegu geure proiektua:




URDULIZKO GAZTE ASANBLADAREN PROPOSAMENA GAZTE LOKALAREN INGURUAN

1.     SARRERA ETA ASANBLADAREN OINARRIAK
1.1       NORTZUK GARA ETA ZERGATIK BATU GARA?
1.2       AUTOGESTIOA
1.2.1      ASANBLEARISMOA
1.3       HELBURUAK

2.     GAZTE LOKAL AUTOGESTIONATU BATEN ALDEKO PROIEKTUA
2.1       SARRERA
2.1.1      ELKARLANA ETA INPLIKAZIOA
2.2       KONPROMEZUA ETA LOKALAREN KUDEAKETA
2.2.1      BURUTU BEHARREKO LANA
2.2.2      LOKALAREN KUDEAKETA
2.2.3      GARBIKETA LANAK
2.3       TAILERRAK

3.     GAZTE ASANBLADAREN AGURRA


U.G.A. (URDULIZKO GAZTE ASANBLADA)










1.     SARRERA ETA ASANBLADAREN OINARRIAK
Urdulizko Gazte Asanblada Urdulizko gazteok osatzen dugun gazte taldea edo asanblada da. Talde honek baditu hainbat helburu eta oinarri aurrerago azalduko direnak. Gazte asanblada Urdulizko gazteek antolatutako kolektiboa da. Oso kontzeptu zabala da eta barnean euren artean nahiko ezberdinak diren taldeak sartu ohi dira. Asanblearismoan oinarritzen da gure barne funtzionamendua eta autogestioan asanbladaren kudeaketa.
Gazte kolektibo honen helburu nagusiak, gazte problematikaren orokortasunaren baitan kokatzen dira. Hortaz, Urdulizko Gazte Asanbladaren (U.G.A) lan eremua, gazteek kolektibo gisa dituzten arazoen zerrenda bezain zabala izan daiteke: kultura eta aisialdi alternatiboak sortzea, gizarte eskubideengatik borrokatzea, prekarietatea salatzea, hizkuntza eskubideak, etab. Gazteak bizi ditugun egoeraren salaketarekin batera, honen aldaketarako alternatibak landuko ditugu.
Proiektu edo proposamen honen bitartez nahi duguna gazte lokalaren inguruan zer nolako proiektua aurkeztu nahi dugun azaltzea da, udalarekin elkarlanean aritzea, errespetu eta askatasun osoz, zer nolako gazte lokala nahi dugun azaltzeko eta ahal del heinean gure proposamenak aztertu, eztabaidatu eta kasurik onenean gure proiektua aurrera eramateko ahaleginak egin.

1.1     NORTZUK GARA ETA ZERGATIK BATU GARA?
Urdulizko Gazte Asanblada osatzen dugun neska-mutilok Urdulizen bizi gara eta batzea erabaki dugu Udalak asetzen ez dituen beharrak era alternatibo batean asetzeko asmoz, bai gazteei dagokienez eta baita herri kulturalari dagokionez ere. Hori lortu ahal izateko hainbat ekintza ludiko-kulturalak antolatuko ditugu, urte osoko plangintza bat osatuz, horrela ahalik eta urduliztar gehien parte har dezaten, giro paregabe eta euskaldunean.
Taldeak ez dauka inolako formazio politikorekin zerikusirik, talde askea da, euskalduna eta autogestionatua, beraz, pertsona bakoitzak daukan ideologia guztiz errespetatuz, herriari bultzada alternatiboa baino ez da eman nahi. Euskal Herri osoan zehar gazte asanblada ezberdinak eraturik daude, bakoitzak bere printzipio eta helburuekin, eta nahiz eta herri bakoitzak autonomia osoz diharduen, hauen artean badago koordinadora bat harremanak sortzeko,gazte egunak antolatzeko eta hainbat ekintzetan elkarlanean aritzeko.
Laburbilduz, ez gara kultur elkarte bat. Gure antolatzeko era asanblearismoan eta autogestioan oinarriturik dago, hurrengo puntuetan xehatuko dugun bezala.


1.2       AUTOGESTIOA
Autogestioa edo auto-kudeaketa edonolako jardueran jardule edo ekintzaileek beraiek kudeaketa bere gain hartzeko prozesuari deritzo, autonomia eta askatasunean oinarrituta eta hori da U.G.Ako kideek egiten dugun apustua.
Honen inguruan mintzatzen garenean, printzipioz taldea autohornitzen dela esan nahi dugu, instituzioen aldetik inolako laguntza ekonomikorik gabe ekintzak antolatuko liratekeela, hain zuzen ere. Hala ere,  ekintza puntual batzuen aurrean udal eta Gazte Asanbladaren artean adostasun ekonomikorik egon ezkero, aukera hori ez da baztertuko.
1.2.1        ASANBLEARISMOA
            Horizontaltasun osoan oinarritua dago, hau da, kide guztiek modu berean hartzen dute parte erabaki eta eztabaida guztietan. Ez da bozkaketarik egiten, baizik eta eztabaida bat sortzen da adostasunera iritsi arte; hau da, kide guztiek beren ideiak malgutu edo eraldatu egiten dituzte asanblada guztia ados dagoen egon arte. Beraz, denon artean hartzen ditugu erabakiak inor baztertu barik.
            Zuzentasuna antolatze eraren ezaugarri garrantzitsu bat da. Orokorrean asanbladetan ez dago inoren ordezkaririk, bakoitzak bere ideia defendatzean oinarritutako sistema baita.
1.3       HELBURUAK
·        Urdulizen herritarren aktibazio soziala pizteko eta euskal kultura bultzatzeko ekintza kultural eta parte-hartzaileak burutzea.
·         Euskal kulturaren aldeko apustua aurrera eramatea.
·        Burutzen ditugun ekintza ludikoetan euskara bultzatzea.
·        Tailer ezberdinak antolatzea.
·        Urdulizko gazteen beharrizanak kontuan hartzea eta beraz, asetzea.
·        Eztabaidarako gunea zabaltzea non herritarrek euren pentsamoldea adierazten duten.
·        Hitzaldiak antolatzea.
·        Gure ikuspuntua kontuan hartuz arazo sozialei aurrera egitea.
·        Ideologia eta estilo ezberdinetako gazteak batzea.
·        Autogestioaren aldeko apustua burutzea.
·        Gazteon eskubideak borrokatu.
·        Herriko jaietan parte hartu jai herrikoiak bultzatuz.
2. GAZTE LOKAL AUTOGESTIONATU BATEN ALDEKO PROIEKTUA
2.1      SARRERA
         Urdulizko gazteen elkarte alternatibo moduan egiten dizuegun proposamena hurrengoa da: gazte lokal autogestionatu bat eskuratzea udalaren aldetik gazteok bildu ahal izateko.
            Alde batetik, Udalaren aldetik pauso ikaragarriak ikusi ditugu gazte alorretan, izan ere azkeneko urteotan ezer gutxi egin baita gai onen inguruan, eta lehen ez bezala, umeei dagokienez, aurrerapausoak ikusi ditugu baina gazteon inguruan ez. Horregatik Udalak proposaturiko proiektua lehenik eta behin positibotzat hartu nahi izan dugu.

            2.1.1    ELKARLANA ETA INPLIKAZIOA
            Elkarlana eskatu duzue gazte lokalaren sorrera ahalbideratzeko, elkarlana, ideiak proposatzea eta gazteon inplikazioa, hain zuzen ere, eta horixe bera da proiektu honekin erakutsi nahi duguna. Urdulizko gazteon (U.G.A) inplikazioa, ideiak bultzatzea, guztion artean erabakitzea, eta nola ez, garrantzitsuena elkarlana sustatzea da.
            Lehen aipatu bezala batzea erabaki dugun gazteak gara eta Urdulizko gazteria aktibatzeko ahalegina egiten ari gara. Horregatik, gazte lokalaren sorrera positibotasun handiarekin ikusten dugu, aukera paregabea iruditzen zaigulako Urdulizen bizi baina bizitza bertan egiten ez duten gazte guzti horiei bereganatzeko.

2.2       KONPROMEZUA ETA LOKALAREN KUDEAKETA
            Gazteei zuzenduriko lokala da, horregatik gure konpromisoa argia da: gazte lokala guk kudeatzea, lokala aurrera eramatea eta bertan burutzen diren ekintzen kudeaketa gure esku geratzea. Gure pentsamoldea honelakoa da: nork gazteak baino hobeto herriko gazteon betebehar eta nahiak asetzeko? Beraz, gazte guztion elkarlanarekin eta Udalaren onarpenarekin hauxe izango da gure konpromisoa.
 
2.2.1      BURUTU BEHARREKO LANA
            Egin beharreko lana pisutsua dela badakigu, asko baitago egiteko, baina ilusioaz lor daiteke, beti era Udalaren inplikazioarekin eta lehen aipatu bezala konpromiso sutsuarekin.
           

Horregatik, Urdulizko Gazte Asanbladak aurkezten dizuen proiektu autogestionatua aurrera joan ezkero, gure lana etengabea izango litzateke, konstantea eta beraz, egunerokoa. Garbiketari eta instalazioei dagokienez, hauen antolakuntza eta lana zuzentasunez eta modu garbi eta ordenatuan egingo genituzke, denon artean ondo eta seriotasunez antolatuz, eta baita dinamika bat burutuz ere.

2.2.2      LOKALAREN KUDEAKETA
            Kudeaketari dagokionez, gure esku geratzea izango litzateke luzatzen dugun proposamena. Talde lanak bultzatuz Urdulizko gazteen artean kudeatuz, hain zuzen ere.

2.2.3      GARBIKETA LANAK
            Taldeka batuz eta antolatuz, aste bakoitzean lau bost lagunen artean burutuko genukeen garbiketa lana. Horrela, hilabete bakoitzean zenbait taldek garbituko lukete lokala. Higieneari dagokionez, lokala txukuntzeko,  talde lana, errespetu eta lan baloreak lantzeko aukera ere izango genuke, lokala mantenduz.

2.3       TAILERRAK
            Urtean zehar hainbat tailer antolatzeko asmoa daukagu, adin guztietako Urdulizko herritararrak etor daitezen. Tailerrak burutzeko urte osoko plangintza bat aurkeztuko genioke herriari eta hilabetean gutxienez ekintza bat burutuko genuke.
Tailerren artean, irteerak, txalaparta, hitzaldiak, pandero ikastaroak … egotea espero dugu.

3.         GAZTE ASANBLADAREN AGURRA
            Urdulizko Gazte Asanbladaren proiektu hau aurkezteko ia denborarik izan ez dugula esatea falta izan zaigu. Izan ere, pasaden ostiralean izan genuen Udalarekin batzartzeko deialdiaren berri, eta aste eskaz batean burutu dugu gure proposamena Otsailaren 17rako deiturik dagoen bileran aurkezteko. Hala ere, proiektuaren mamia zehazteko aukera egongo da denbora gehiagoko epearekin eta Udalak hala erabakitzen baldin badu.
            Bestetik, zuen aldetik gure proposamenari erantzun bat ematea espero dugu. Nahiz eta guztiz onartua ez izan, gazte asanbladaren eta udalaren artean akordio batera heltzea espero dugu. Gazteok dugun nahia (herria piztea, kultura bermatzea eta ekintza ludikoak antolatzea) erraztasun pixka batekin gazte lokala aurrera eramatea da.
Ilusioz beteriko urduliztar gazteak gara honen aldeko apustua burutu dugunak eta espero dugu amets edo ilusio hau zuen laguntzarekin batera lortu ahal izatea.
            Aurretik eskerrak emanez eta erantzunen bat emango diguzuelakoan, zuen erantzunaren zain geratzen gara,

Agur bero bat,



2012KO OTSAILAREN 15EAN
U.G.A. (URDULIZKO GAZTE ASANBLADA)




          


Proeiktu hau eta burutuko ditugun proiektu guztiak aurrera eroateko, danon laguntza ezinbestekoa izango dogu, beraz, animatu ta parte hartu bilera ta ekintza guztietan.
 Mil esker!

No hay comentarios:

Publicar un comentario