2012/02/19

Eta udala? Eta gazteak?

Barikuan ospatu zan Urdulizko eskola zaharretan herrian egin gura daben gaztelekuari buruzko lehenengo bilera. Badirudi nahiko argi daukiela nola gestionatuko daben lokala, bilera gelak nola banatu, ze ekintza mota antolatu, zer erosi,... erabakitzeko baizen.
Bestetik esan behar dogu udala ez zala iñundik agertu, enpresa bat kontratatu baitzuten ideiak jaso eta udalera eroateko. Guk edozelan be prestatuta geneukan proiektua aurkeztu genien.
 Beste datu garrantzitsu bat adinaren kontua izan zen:

"La intención del Consistorio es implicar a los que serán usuarios del gazteleku, es decir, los jóvenes de entre 12 y 16 años"  Deia. 2012ko otsailaren 18an.

Argi utzi behar dogu bileran agertu ziren %50ek ez zeukatela oraindik 12 urte. Gure galdera hau ikusita hauxe izan zan: Gaztelekua edo umelekua?
Primeran dau herriko umeengatik gauzak egitea, baina barriro ere agerian gelditu zan herriko gazteak ez dekogula udalak antolatzen dituen ekintzetan parte hartzeko aukerarik. 
Argi dekogu udalak ez gaituela begi onez ikusten, baina haiekin harremanetan jartzea erabaki dogu guzti honen inguruan akordio batera heltzeko.

Bukatzeko, eskerrak emon gura dotzegu udalak kontratatu eban enpresako kideei gure proiektua udalari azaltzeko konpromisoa hartu baitzuten.

U.G.A.


No hay comentarios:

Publicar un comentario