2012/02/22

Martxoak 10 aurkezpen eguna Urdulizen!

Urdulizko Gazte Asanbladak aurkezpen eguna martxoaren 10ean egitea erabaki dau. Ordutegia eta egingo doguzan ekintza guztiak guztiz finkatuta ez badauz ere,  hainbat gauza antolatu doguz egun horretarako.
Adibidez: Herri bazkaria 50 bat pertsonentsako, aurkezpen ekitaldia, triki-poteoa eta musika talderen bat be etorriko da.
Antsonekoa plazan egiteko baimena eskatu dogu baina oraindik udalaren erantzunik ez dogu jaso. Eguraldi txarra egitekotan polikiroldegian egiten saituko ginateke. Eskaria egin ostean alkateagaz komentatzen saitu ginen, bide batez gazte asanblada berari aurkezteko, baina ez zigun atea ireki. Hurrengoan izango da.
Gaur lotuko gara ordutegia eta ekintzak finkatzeko eta  prestatu ditugun "Herri Panela"k herritik jartzeko.
Panel hauetan eta internet bidez izango dozue gazte asanbladaren informazio guztia.
Ez ahaztu, martxoak 10 danok Urdulizera!

U.G.A.

No hay comentarios:

Publicar un comentario