2012/03/02

Martxoak 10 danok Urdulizera!


Urdulizko Gazte Asanbladak “Aurkezpen eguna” antolatu dau martxoaren 10erako Urdulizen. Hainbat ekintza burutuko dira eta danon parte hartzea beharrezkoa izango dogu geure proiektua aurrera eroateko. Eguerdian hasiko da jaialdia eta seguraski gauerarte luzatuko da.
Ekitaldi ostean udalak herrian egin gure dauen gaztelekua autogestionatzeko aurkeztu gendun proiektua eta udalagaz izan doguzan oztopoak azalduko doguz. Hona hemen prestatu dogun egitaraua:

12:00 etan hasiera eta bertso poteoa Herriko Tabernetatik.
14:30 etan ekitaldia eta parodia
.
15:00 etan GAZTE BAZKARIA (Sarrerak eskuratzeko tuentiaren bidez , Urdulizko Txiki Barri tabernan edo telefonoz (Gotzon) 656 612 735 ) PREZIOA 5 EUROTAN. (Bazkaria Antsonekoa plazan).

17:00 etan bazkaloste musikatua PORQUESEME taldearen eskutik.
18:00 etan ERROMERIA.
20:30 etan euskaraokea Urdulizko Herriko Tabernan.

Herrian zein herritik kanpo bizi diren gazte guztiei etortzeko gonbidapena luzatu gure dotzegu.

Gazteak mugitu, herria piztu!
U.G.A.






No hay comentarios:

Publicar un comentario